Sarrera

Indarrean dagoen Datu Pertsonalen Babesaren Lege Organikoan xedaturikoa kontuan hartuta garatu da Pribatutasun Politika hau, baita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamenduan ezarritakoa ere, datu pertsonalen trataerari eta datu horien zirkulazioari dagokienez (hemendik aurrera DPEO). Pertsona fisikoen babesari buruzkoa da Erregelamendu hori.
Pribatutasun Politika honen xedea datu pertsonalen titularrak jakitun jartzea da hain zuzen ere informazioa biltzen ari zaien titularren aldetik: haien datuen trataerari buruzko alderdi espezifikoak, trataeren helburuak, haiek dituzten eskubideak erabiltzeko harremanetako datuak, informazioa gordetzeko epeak eta segurtasun neurriak, besteak beste.
Politika hori aplikagarria izango da zuzenean Gorlizko Udaleko zerbitzuen bidez jasotako informazioan nahiz haren web orriaren (www.gorliz.eu) eta gainerako atarien bidez jasotakoan hala nola www.visitgorliz.com helbidean.

Trataeraren arduraduna

Datuen babesaren arloan, trataeraren arduraduntzat hartu behar da Gorlizko Udala, politika honetan identifikaturiko fitxategi/trataerei dagokienez, zehazki “Datuen trataera” atalean.
Trataeraren arduraduna: Gorlizko Udala
Posta helbidea: Eleitz enp. zg 48630-Gorliz
Datuen babesaren ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: herritarren arretarako zerbitzua. Datuen babesaren ordezkaria. Eleitz enp. zg 48630-Gorliz

Datuen trataera

Eskaturiko datu pertsonalak, hala denean, datu horien titularrak eginiko eskaera identifikatzeko eta hartzeko hertsiki ezinbestekoak direnak izango dira soilik (hemendik aurrera, interesatua). Legez ezarritako eran eta gardentasunez tratatuko da interesatuari buruzko informazioa. Bestalde, zenbait helburu espezializatutarako eta legitimotarako bilduko dira datu pertsonalak, eta ondoren ez dira bateragarri tratatuko beste helburu batzuekin.
Interesatu bakoitzarengandik bildutako datuak egokiak eta garrantzitsuak izango dira, neurrikoak kasuan kasuko helburuekiko, eta beharrezkoa den aldi oro eguneratuko dira.
Politika honetan arauturiko alderdi orokorrei buruzko informazioa emango zaio titularrari datuak bildu baino lehen, beren beregiko adostasun zehatza eta zalantzagabea eman dezan haren datuak tratatzeko, ondoreko alderdiekin bat etorriz.

Trataeraren helburuak

Datuak hartzeko bide bakoitzean (web formularioak, paperezko formularioak, lokuzioak edo kartelak eta informazio-oharrak) bilduta daude, hain zuzen ere, trataera bakoitzerako buruturiko beren beregiko helburuak.
Alabaina, interesatuaren datu pertsonalak soil-soilik erabiliko dira erabiltzaileak eginiko eskaerak jasotzeko eta horiei erantzun eraginkorra emateko. Titularrak datuak hartzeko erabiliko duen aukerarekin, zerbitzuarekin, formularioarekin edo sistemarekin zehaztuko dira.

Legitimazioa

Oro har, datu pertsonalak tratatu baino lehen, Gorlizko Udalak datuen titularraren beren beregiko baimen zalantzagabea lortzen du, informazioa biltzeko sistemetan jakinarazitako baimen-klausulak sartuta betiere.
Hala ere, baldin eta interesatuaren baimena beharrezkoa ez bada, hona hemen Gorlizko Udalak datuak tratatzeko duen legitimazioaren oinarria: interesatuaren datuak tratatzeko ahalmena ematen duen lege edo arau espezifikoa egotea.

Hartzaileak

Gorlizko Udalak, oro har, ez dizkie hirugarren entitateei datuak lagatzen edo jakinarazten, legez ezarritakoak izan ezik. Aitzitik, beharrezkoa izango balitz, interesatuari jakinarazten zaizkio datuen lagapen edo jakinarazpen horiek, datu pertsonalak biltzeko bide desberdinetan jakinarazitako baimen-klausulen bidez.

Jatorria

Oro har, interesatuarengandik zuzenean biltzen dira datu pertsonalak beti. Hala ere, salbuespen jakin batzuetan, hirugarrenen edo interesatuaz gaindiko beste entitate edo zerbitzuetatik jaso daitezke datuak. Ildo horretan, hori guztia interesatuari helaraziko zaio informazioa biltzeko bide desberdinetan jakinarazitako baimen-klausulen bidez, betiere zentzuzko epean, datuak lortutakoan. Gehienez ere hilabetearen barruan egin beharko da hala.

Informazioa gordetzeko epeak

Interesatuari buruz baturiko informazioa gorde egingo da datu pertsonalak biltzeko helburua betetzeko beharrezkoa den bitartean, halako moldez non, helburua beteta, datuak ezeztatu egingo baitira. Ezeztapen horrek berekin ekarriko du datuak blokeatzea, eta soilik herri administrazioen, epaileen eta auzitegien esku gordeko dira, balizko erantzukizunei aurre egiteko, hain zuzen ere erantzukizun horien preskribatze-epean. Epe hori beteta, informazioa suntsitu egingo da.

Interesatuen eskubideak

Datuen babesaren arloko araudiak zenbait eskubide ematen dizkie interesatuei edo datuen titularrei, web gunearen erabiltzaileei edo Gorlizko Udaleko gizarte sareetako profilen erabiltzaileei.
Hona hemen interesatuek dituzten eskubideak:
• Informazioa eskuratzeko eskubidea: honako hauei buruzko informazioa jasotzeko eskubidea izatea: bere datuak tratatzen ari diren ala ez, ematen ari den trataeraren helburua, trataturiko datuen kategoriak, hartzaileak edo hartzaile kategoriak, datuak gordetzeko epea eta datu horien jatorria.
• Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diren edo osatu gabe dauden datu pertsonalen zuzenketa lortzeko eskubidea.
• Eteteko eskubidea: datuak etetea lortzeko eskubidea honako kasu hauetan:
o Datuak dagoeneko beharrezkoak ez direnean datuak biltzeko helbururako.
o Datuen titularrak baimena kentzen duenean.
o Interesatua trataeraren kontra azaltzen denean.
o Datuak ezabatu behar direnean legeak ezarritako betebeharra betetzeko.
o Datuak informazioaren gizarte zerbitzua baliatuz lortu direnean Datuen Babesaren Europako Erregelamenduko 1. ataleko 8. artikuluan xedaturikoa    oinarri hartuta.
• Aurkaratzeko eskubidea: trataera jakin bat aurkaratzeko eskubidea interesatuaren baimenean oinarrituta.
• Mugatzeko eskubidea: datuen trataera mugatzea lortzeko eskubidea honako kasu hauetako bat gertatzen denean:
o Interesatuak datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean, enpresak datuon zehaztasuna egiaztatzeko modua izango duen epean.
o Trataera zilegi denean eta interesatua datuak ezabatzearen aurka azaltzen denean interesatua.
o Enpresak dagoeneko datuak behar ez dituenean datuok batzeko helburuetarako, baina interesatuak behar dituenean erreklamazioak egiteko,    erabiltzeko edo defentsa egiteko.
o Interesatua trataeraren kontra azaltzen denean enpresaren zio legitimoak interesatuaren zioen gainetik daudela egiaztatzen den bitartean.
• Eramangarritasunerako eskubidea: datuak erabilera arrunteko eta mekanikoki irakurtzeko moduko formatu egituratuan jasotzeko eskubidea, baita trataeraren beste arduradun bati helarazteko ere, hauexek gertatzen direnean:
o Trataera baimenean dagoenean oinarrituta.
o Trataera bitarteko automatizatuen bidez egiten denean.
• Kontrol agintaritza eskudunaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea.
Interesatuek eskubide horiek erabili ahal izango dituzte, eta horretarako, Gorlizko Udalari zuzenduko zaizkio idazki baten bidez. Nortasuna egiaztatzen duen dokumentua aurkeztu beharko da, Gorlizko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuari igorrita. Eleitz enp. zg 48630-Gorliz, edo Gorlizko Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez eskuragarri dagoen Erregistro Elektronikoa erabiliz.
Ildo horretan, Gorlizko Udalak lehenbailehen emango dio erantzuna eskaerari, betiere datuen babesaren arloko araudian ezarritako epeak kontuan izanik.
Bestalde, komeni da kontuan hartzea interesatuak edo datuen titularrak uneoro aurkeztu ahal izango duela erreklamazioa kontrol agintaritza eskudunaren aurrean.

Segurtasuna

Gorlizko Udalak hartutako segurtasun neurriak DPEOren 32. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eskatzekoak direnak dira. Ildo horretan, Gorlizko Udalak, teknikariaren egoera, aplikazio kostuak eta trataera mota, norainokoa, testuingurua eta helburuak kontuan izanda, baita pertsona fisikoen eskubideetarako eta askatasunerako probabilitate eta larritasun arrisku aldagaiak ere, neurri tekniko eta antolakuntzako neurri egokiak ditu ezarrita egon dagoen arriskurako egokia den segurtasun maila bermatzeko.
Nolanahi ere, Gorlizko Udalak nahikoa baliabide ditu abiarazita honako hauetarako:
1. Trataera sistemen eta zerbitzuen isilekotasun, osotasun, baliagarritasun eta erresilientzia iraunkorrak bermatzeko.
2. Baliagarritasuna eta datu pertsonalak erraz eskuratzeko modua berrezartzeko ezbehar fisikoa edo teknikoa denean.
3. Trataeraren segurtasuna bermatzeko ezarritako neurri teknikoen eta antolakuntzako neurrien eraginkortasuna aldian-aldian egiaztatu, ebaluatu eta baloratzeko.
4. Datu pertsonalei ezizenak ipintzeko eta zifrak jartzeko, hala denean.
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar