Gorlizko VII Lore eta Landara azoka

Cartel Feria de Flores Gorliz 8 de abril

 

Udaberria, Gorlizen, bere espazio naturalaren bila dabil
Udaberria sentzu guztiekin somatzen hasia da Gorlizen, nahiz eta oraindik, neguaren aztarnak agertzen diren nohizbehinka ekaitz edo eurite moduan.

Nahiz eta eguneko lehenengo orduetan zeruak euria bota, pasa den Igandean, Gorlizko VII. Lore eta Landare Azoka izan zen, Elizako plazan, Udaletxearen ondoan.   Gorlizko Artisauak elkarteko zenbait artisauk hartu zuten parte ekintza honetan, udaberri saisoiari hasiera emanik, denboraldi honek Gorlizi emanten dion distira osoz.

Halere, tenperaturen igoerak eta hasi berri den naturaren distirak, denboraldi berriaren hasiera nabarmenarazten du.

Bertako biztanle eta bestelako bisitariak hurbildu ziren Udalaren ingurura, goiz osoan zehar parte-hartzeileek ekarritako produktuak kuxkuxeatzera, bai eta, landare, lora eta erlazionatutako produktuak erostera.
Ekitaldia ordu biak pasatara luzatu zen, erosketak egin zituztenen artean banatzeko, parte-hartzaileek emandako oparien zozketa ere egin zen. Ordu horretarako zeruko hodeiak, sakabanatuago zeudelarik, eguzki izpien lehen diztirek bere bidea bilatu zuten, udaberri arratsalde eguzkitsu bati sarrera emanik, pasiatu edo eta inguruko terraza eta tabernetan zerbait hartu ahal izateko eguzki argitasunaz blai.

Asisildia eta parte hartzea

Nahiz eta tailer ekintzak adin guztietarako ziren, gehien parte hartu zutenak eta oso ondo pasatu zutenak, umeak izan ziren. Tailerrak doakoak ziren eta ingurumenaren garapenerako Bizilore elkarteak eman zituen

• Lore eta landare hostoekin sortutako mandalak. Sormena bizi bizirik

• Biodibertsitate landaketa. Erreziklatutako eta inguruan eskuragarri diren materialak erabiliz zelan landatu irakasteko tailerra.

Jakoba Errekondoren“Landareei buruzko zalantzak argitzen”, Bizi Baratzea , hitzaldiarekin gozatu eta ikasteko aukera ere izan genuen, Gorliz udaletxeko bilkura aretoan.
Errekondo nekazaritza ingeniaria, paisajista eta nekazaritza ekologikoan aditua dena, zenbait argitarapenen arduraduna ere bada. Bizi Baratzea y eta bere azken edizioa den Landareak Lantzen, Antton Olariagarekin batera.

Expositoreak

Hitzordura hurreratu ziren sektoreko enpersa eta elkarteak:

Beatriz Inza

Bizi Baratzea Jakoba Errekondo

Bizilore Bakio

Jose Fernando De La Torre Suso

Koala Gorliz

Loraketa Urduliz

Lorearteko Legazpi

Maitena Macias Gorliz

Ortuberri Iurreta

Vivieros Urtinea Usurbil

– Zurlan Lasarte

Zuregur

 

 

Compartir:

Noticias relacionadas

© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar