PLANAK

Gorliz lehenengo aldiz ezagutzeko planak

Gorliz aparteko naturaz inguraturik dago. Bere kokalekua dela eta, Euskadiko leku ezberdinak esploratzeko aukera izango duzu, gero atseden hartzeko itzuli zaitez hondartzaz, gastronomiaz eta kulturaz gozatzeko.

5km-tara. Plentziaraino hondartzan zehar ibili zaitez eta bere itsasadar ederra, portua eta alde zahar xarmagarria edo itsasargiraino igo euskal kostalde aldapatsuaren bistak ikusteko.

25 Km.tara, Bilbo; Bizkaiko hiriburua eta Guggenheim Museoa bisitatzea eta alde zaharrean pintxoak jatea ezinbestekoa den hiri modernoa bisitatu eta gure lurraldeko esperientzia tipiko zoragarrienaz gozatu.

27km-tara. Game of Throneseko eskenatoki sinestezina ezagutu. 241 eskailera-maila igo beharko dituzu, biotopo babestuaren barruan dagoen istmo zoragarri honetan kokaturiko X. mendeko baselizara heltzeko. Handik, bistak oso gomendagarriak dira.

Gorliz eta lurralde osoak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko, Turismo bulegora etortzea gomendatzen dizugu.

Hondartza

BADIA IZUGARRI BAT

Bere hondartza, maskor itxuradun badiagatik babestuta, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da.

Atsedenereako eta edozein ur kirolen praktikarako lekua, barbakoa egiteko edo itzalpean atseden artzeko pinudiaz inguraturik.

ondare

ITSASARGIA

Udalerriko ezaugarri ezagunena, itsasoarekiko 165mko altuerako itsaslabarren gainean eraiki zen 1990. urtean. Bertan 21mko altueradun dorrea altxatzen da, kristalez egindako linterna batekin, kantauri aldean dagoen itsasargi altuena da.

Bide batek itsasargiraino eramango zaitu eta bertan itsasoaren ikuspegi bikainak izango dituzu.


ondare

BUNKERRAK

Itsasargi ondoan dagoen bidetxotik jaitsiz, mendi-hegalean haien artean konektatuta dauden antzinako hiru kostako bateria ikusiko dituzu. Hauek 40. hamarkadan eraiki ziren, baina ez dira inoiz erabili.

Azkenengo plataforman pisu handiko kainoi baten aztarnak ikusi daitezke. Buelta bat emateko eta argazki batzuk ateratzeko leku interesgarria.


ondare

ASKORRIAGA GOTORLEKUA

Herriak “Gaztelutxo” izenaz ezagutzen duen gotorleku hau, XVIII. mendean, ontzi ingelesak zirela eta gerta litezkeen erasoak saihesteko eraiki zen.

Gaur egun, itsasargirako bidean ikusi daitezken hondakinak baino ez dira geratzen.

ondare

HARRI BIHURTUTAKO AREMUNEAK

“Aremuneak” fenomeno geologiko interesgarriak dira. Astondon begiztatu daitezke: harri bihurtutako aremuneak dira, hareazko pilaketa eolikoak. 6000 urte baino gehiago dituzte eta Euskal kostalde osoan eredu bakarra da.


ibilbideak

NORDIC WALKING

Makil bereziei esker, mugimendu gozo eta eraginkorrarekin ibili zaitez, ariketa atseginez disfrutatuz.

Nordic Walking-ak hanken zein gorputzaren goiko partea gozo mugiarazten du, muskuluen indarra hala nola sistema kardiobaskular, koordinazioa eta mugikortasuna hobetuz.

Jaso itzazu zure makilak doaneko maileguan Gorlizko Turismo Bulegoan eta ederki pasatu udalerriko 5 ibilbideetan.

Gorlizko NW Ibilbideak
Jaitsi gure foiletuak
Beste NW zentru batzuk

ekintzak

COASTEERING

Hondartza ondoko itsaslabar azpiko leku magikoetara sartu.

Kostaldea olatuekin jolasten, uretan salto egiten, igeri egiten, urpean igeri egiten eta itsaso ondoan gora egiten bidaiatu, adituen jarraibide eta gidaritzarekin.

Gure itsaslabarren handitasuna paregabeko ikuspegitik ezagutzeko aukera emango dizun denontzako jarduera.

Troka Abentura

jaiak

JAIAK

Herritarrek naiz udatiar zein bisitari, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun naiz gauez.

Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzu. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?

Informazio gehiago 

ingurunea

BILBAO

Bilbo, Guggenheim museoarekin nazioarteko ikur gisa, euskal unibertso kulturaleko sarbidea da.

Itsasadarrak antolatutako hiria, arkitekto handien erakusleihoa – Norman Foster, Santiago Calatrava, Frank Gheri edo Arata Isozaki, besteak beste- da. Horien eraikuntza modernoak hiriko alde zaharra, hiribilduaren bihotza diren 7 kaleak, inguratzen duten eraikuntza historikoekin uztartzen dira.

ingurunea

GAZTELUGATXE

Game of Throneseko eskenatoki sinestezina ezagutu. Biotopo babestua den istmo zoragarri honetan lekututako X. mendeko baselizara heltzeko 241 eskailera igo beharko dituzu.

Igo aurretik edo beranduago, behatokira hurbil zaitez, irla goi perspektiba ederrarekin ikusi ahal izateko.


ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

EUSKARALDIA

Azaroaren 23tik abenduaren 3rarte, Euskadi bisitatzea planeatzen zaude? Erantzuna baiezkoa bada, adi egon euskeraren erabilera hedatzeko proposatu den hurrengo ekintzari. Jakingo duzuenez, euskera hizkuntza ofiziala da Euskadin eta hori dela eta mundo guztiak erabiltzeko eta gozatzeko aukera dauka. Hala ere, biztanleriaren parte batek ez du erabiltzen arrazoi ezberdinengatik edota pertsona batzuentzat duen sailtasunagatik. Aurten lehenengo … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Gau Baltza

“Gau Baltzak” edo “Arimen Gauak” aldaketa asko jasan ditu, ia desagertzear ere egon da, baina geroz eta gehiago dira Gau Baltza ospatzen duten herri eta udalerriak. Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago. Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Dastatu Gorliz Urrian

URRI GASTRONOMIKOA:  GARAGARDO ARTESANALA ETA MIKOLOGIA   Garagardoa gustoko duzu eta gainera perretxikoak bilatzera joatea biziki guztatzen zaizun pertsonetako bat zara, horrela zure gustora sukaldatu ahal izateko eta zaporea hartzeko? Orduan jaialdi hau zure neurrira eginda dago. Urtero, Urrian zehar, eskualde osan hamaika aktibitate Gastronomiko eskeintzen dira. Hemen duzu aurtengo programa. Gorlizen garagardo artisanal eta mikologiaren … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018 Gorlizen

 DATA ATZERATUA!   Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero Europa osoan zehar, ondareak behar duen kontserbazioa eta difusioarekiko sentsibilitatea biztanlerian eragiteko eta ondarea agertarazteko antolatzen diren jardunaldiak dira.   Aurten jardunaldiak emakumeek ondarean izan duten eragina eta bertan utzitako aztarnak aztertzeko enfokatuta daude. Gorlizen, urte askoko esperientzia duen eta bere publikazio ugarien artean Gorlizko monografía aurkitzen den … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Instagram

  • Dastatu Gorliz Urrian 26-27-28
Eus: Hemen duzue programa guztia eskuragarri!
Es: Aquí teneis todo el programa a vuestra disposición!
  • #Dastatu Gorliz Urrian
Urriaren 26tik 28ra
Del 26 al 28 de octubre
Tsunami
  • #Dastatu Gorliz Urrian
Urriaren 26tik 28ra
Del 26 al 28 de octubre
Jubis

Síguenos

Twitter

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar