Gorlizko toki zoragarriak

que ver en Gorliz: vista aérea bahía de Gorliz

 

Bizkaian eguzki ordu gehien dituen herria da eta mikroklimaz gozatzeaz gain, aisialdi eta turismorako ere oso aproposa da.

 

Hondartza

Gorlizko hondartza Euskal Herrian dagoen seguru eta ederrenetariko bat da. Maskor itxura duen Gorlizko badiak babesten du. Toki paregabea da paisaiaz eta dunez gozatuz atseden hartzeko baita bodyboard, murgilketa eta igeriketa bezalako ur kirolak egiteko. Kostaldea modu desberdinean bizi dezakezu Coasteering-a praktikatuaz edota BIG SUP experientzia disfrutatuaz.

 

Pinudia

Hondartzatik gertu dagoen kantauriko pinudi hau, Bizkaiko aisialdi gunerik bigarrena da neurriz. Hemen jardunaldi atseginak pasa daitezke baita barbakoetan janaria prestatu ere.

 

Harri Bihurtutako Aremuneak

Hondartzaren amaieran, Astondo atzekaldean, oso interesgarria den fenomeno geologikoa ikus daiteke: harri bihurtutako aremuneak. 6.000 urte duen hareazko pilaketa eoliko multzo bat da. Euskal kostalde osoan eredu bakarra izanik, 1990. urtean Bizkaiko Foru Aldundiak “Interes Puntu Geologiko” izendatu zuen.

 

Itsaslabarrak

Gorlizko kostaldea itsaslabarduna eta irregularra da, 100 milioi urtedun kretazikoko erdi-beheko harriek itsas higadurari aurre egitearen ondorioz sortua. Gorlizko itsaslabarren gainean, itsasaldearen ikuspegi zoragarria dago.

 

Billao lurmuturra eta irla

Billao irla, izen bera duen lurmuturraren aurrean aurkitzen da. Lurmutur honetan, Gorlizko itsasargia kokatzen da. Uretatik ateratzeko zorian dagoen itsasoko izaki baten antza du irlak, Gorlizko kosta biluzik eta itsasoaren haserrearekiko babesgabe ageri den puntuan.

Cabo e isla Billao de Gorliz

 

Askorriaga gotorlekuaren aztarnak

Uztrikotze izeneko lurmuturrean daude eta herriak “Castillito” izenaz ezagutzen ditu. XVIII.mende inguruan eraiki zen, Bizkaiko Golkoan, ontzi inglesei aurre egiteko eta gerta litezkeen erasoak saihesteko.

Fortin de Azkorriaga castillito Gorliz

 

Gorlizko itsasargia

Modernoa eta zuria, Gorlizko itsasargia Billao lurmuturrean kokatzen da. Beirazko linterna goian duen 21 metrotako dorre zuria, itsas mailatik 165 metro duten itsaslabar batzuen gainean eraiki zen 1990. urtean. Ondorioz, kantauriar erlaitzeko itsasargi altuena da.

 

 

Kostako bateria

Itsasargiaren ondoko bidetik jaitsita, mendi-mazalean aintzinako kosta batería bat ikus daiteke toki honetan, 40. hamarkadan eraikia, inoiz erabili ez zena gatazkan. Elkarrekin komunikaturiko 3 batería zeuzkan eraikinak eta multzoaren toki altuenean zegoen telemetro eta aginte-potu bat ere. Azkenengo plataformatik kanoi pisutsu baten hondarrak ikus daitezke.

 

Itxas Erietxea

Hondartzaren ondoan, XX. mende hasieran eraiki zen itsas erietxea aurkitzen daa, gaur egun Gorlizko ospitalea izanik. Eraikuntza hau, estatu mailan osorik hormigoi armatuz egindako lehenengo eraikina izan zen.

Bere lorategietan Laureano de Jado filantropo jaunaren eskultura dago eta Astondon berriz, Gorlizko badiara eta ospitalera begira, ospitalearen sustatzailea izan zen Areilza Doktorearen monumentua. Biak Moises de Huerta eskultoreak eginak.

Hospital de Gorliz

 

Sortzez Garbiko Andra Mariaren Eliza

Eliza, Gorlizko hirigunean, Elexalden kokatuta dago eta X-XI. mendeen bitartean eraikia bazen ere, XVIII.ean berreraiki zuten Elorrioko Martin de Uribeondo arkitektoaren zuzendaritzapean.

2007. urtean aztarnategi bat aurkitu zen Bizkaiko VIII-IX. mendeetako Goi Erdi Aroko lehen populatze dokumentua izanik.

Tenplua nabe bakarrekoa da, bost zatitan banatuta, bost aldare txurrigeresko, kanoi ganga eta elizburu poligonalarrekin. Bi sarrera ditu, bata alboan eta bestea dorre azpian. Dorrea, hiru ataleko eta oinplano karratukoa, barrokoa eta arkupeduna da.

 

Agirre Andra Mariren baseliza

Baseliza – santutegi hau, Andra Mari auzoan kokatuta dago. Butroeko leinu etxeko lehen eliz monasterial moduan, Sortzen Garbiaren antzinako parrokia omen zen.

Baseliza eraberritu aurretik, marinel askoren exvoto-ak gordetzen ziren, Andra Mariari eskerrak ematen zioten, itsasotik osorik itzultzeagatik.

Toki honetatik Btroiko itsasadar eta Gorlziko badiako ikuspegi paregabeak daude.

 

 

Jeitsi gure liburuxka

 

Compartir:

Noticias relacionadas

© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar