Gau Baltza


 

“Gau Baltzak” edo “Arimen Gauak” aldaketa asko jasan ditu, ia desagertzear ere egon da, baina geroz eta gehiago dira Gau Baltza ospatzen duten herri eta udalerriak.

Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago. Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere antzinatik ospatu izan dela baina misteriotsuki XX.mendearen inguruan festa hau ospatzearen ohitura galdu zela. Zenbait idatziren esanetan, arimen eguna ailegatzen zenean umeek baratzetan aurkitzen zituzten barazkiak, hala nola kuiak, arbiak eta patatak, hustu eta aurpegi beldurgarriak mozten zizkieten gero piztutako kandela bat barnean sartzeko eta ondoren trapuekin janzten zituzten, beldurgarriak izan zitezen. Hauekin egiten zutenari buruz bi bertsio daude. Baten arabera umeek panpin antzeko hauekin beste ume eta nagusiak izutzen joaten ziren eta etxez etxe eskatzen zuten. Bestearen arabera, panpin horiek etxe zein bideen ertzetan uzten zituzten santu guztien egunean altzatzen ziren arima gaiztoak uxatzeko.

Dena dela, egun Halloween gauean egiten dena jai zeltiar horretatik aterata dagoela esan genezake.

Gorlizen aurten festa honen jatorrira nolabait itzultzea proposatzen dizuegu eta horretarako tradizionala den Gau Baltzean oinarritutako jolasak eta ekintzak antolatuko ditugu. Mozorrotutako jendea ere egongo da baina betiere tradizionaltazun kutxu hori mantentzeko ahalegina eskertuko da, ez baita Halloween jaia.

Horretarako Euskal Arimen Gauan erabilten diren arropez janzteko eta makillatzeko tailerra ere egongo da aktibitateen barne.

 

  

 

 

Gau beldurgarri honetan zuen zain egongo gara.

Programa zabaltzen ausartzen zara?

 

Compartir:
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar