Jaiak

GORLIZKO JAIAK

Dibertsioa eta tradizioa

Herritarrek nahiz udatiarrek zein bisitariek, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun nahiz gauez.

Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzula. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?

Otsaila

INAUTERIAK

Nafarroako pertsonaia berezkoak, bizkarrean zanpantzar handiak daramatzaten zanpantzar tradizionalek, natura itzartu eta espiritu gaiztoak uxatzen dituzte.

Maiatza

DANTZARI TXIKI EGUNA

Egun honetan herri osoa kaleratzen da, txistu eta danbolin soinuan, euskal dantza ezberdinetaz gozatzeko. Dantzak eta kalejiraz beteriko egunaren ostean, pintxo eta ardo on bat hartzeko momentua da.

Uztaila

SANTIAGOKO JAIAK

Udako momentu alaienetarikoa izaten da. Jai hauetan arreta handiz kalean prestatzen den bakailao txapelketa eta bai nekazaritza baita artisau azoka ere oso ezagunak dira.

 

Abuztua

ANDRA MARI JAIAK

Jai handietan egiten den legez, txupinazoarekin batera hasi eta hiru edo lau egun irauten duen jaia da, ondo pasatzeko ekintza anitzekin. Gainera, Euskal Herriko dantzak eta Euskal Herriko kirol tradizionalak ikusteko aukera eskaintzen du, adibidez, aizkolaritza edo harri-jasotzaile erakusketak. Paellak egiteko urteroko lehiaketa tradizionala ere badago eta gauetan eta jaialdiaren amaieran, erromeria egoten da musikaz lagunekin gozatu ahal izateko.

Abuztua

UREZARANTZA FAO-KO JAIAK

Abuztuko hirugarren asteburuan izaten dira. Dibertsioa nagusien eta txikien artean partekatzen da, antolatzen diren jolas eta txapelketa gastronomikoei esker. Nagusien txapelketen artean, tortila eta Euskal Herrian tradizionalki prestatzen den Sukalki txapelketaz gozatzeko aukera egoten da.

Abendua

SORTZEZ GARBIKO ANDRA MARIAREN JAIA

Festa honetan galdu ezinezkoa den ekintza,  Bizkaitar erara prestatutako barraskiloen txapelketa da. Urteko sasoi honetan ohikoa da plater honen prestakuntza euskaldunen etxeetan.  Honi gabonetako merkatua, dantzak eta jokoak gehitzen zaizkio eta emaitza asteburu ahaztezina da.

ANTOLATU ZURE BIDAIA

BERRIAK

EUSKARALDIA

Azaroaren 23tik abenduaren 3rarte, Euskadi bisitatzea planeatzen zaude? Erantzuna baiezkoa bada, adi egon euskeraren erabilera hedatzeko proposatu den hurrengo ekintzari. Jakingo duzuenez, euskera hizkuntza ofiziala da Euskadin eta hori dela eta mundo guztiak erabiltzeko eta gozatzeko aukera dauka. Hala ere, biztanleriaren parte batek ez du erabiltzen arrazoi ezberdinengatik edota pertsona batzuentzat duen sailtasunagatik. Aurten lehenengo … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Gau Baltza

“Gau Baltzak” edo “Arimen Gauak” aldaketa asko jasan ditu, ia desagertzear ere egon da, baina geroz eta gehiago dira Gau Baltza ospatzen duten herri eta udalerriak. Ospakizun hau urriaren 31ko gauean egiten da eta oso itxura berezia du, batez ere hildakoen munduarekin erlazionatuta baitago. Gau honen jatorria zeltikoa omen da, eta badirudi Euskal Herrian ere … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Dastatu Gorliz Urrian

URRI GASTRONOMIKOA:  GARAGARDO ARTESANALA ETA MIKOLOGIA   Garagardoa gustoko duzu eta gainera perretxikoak bilatzera joatea biziki guztatzen zaizun pertsonetako bat zara, horrela zure gustora sukaldatu ahal izateko eta zaporea hartzeko? Orduan jaialdi hau zure neurrira eginda dago. Urtero, Urrian zehar, eskualde osan hamaika aktibitate Gastronomiko eskeintzen dira. Hemen duzu aurtengo programa. Gorlizen garagardo artisanal eta mikologiaren … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2018 Gorlizen

 DATA ATZERATUA!   Ondarearen Europako Jardunaldiak, urtero Europa osoan zehar, ondareak behar duen kontserbazioa eta difusioarekiko sentsibilitatea biztanlerian eragiteko eta ondarea agertarazteko antolatzen diren jardunaldiak dira.   Aurten jardunaldiak emakumeek ondarean izan duten eragina eta bertan utzitako aztarnak aztertzeko enfokatuta daude. Gorlizen, urte askoko esperientzia duen eta bere publikazio ugarien artean Gorlizko monografía aurkitzen den … Jarraitu irakurtzen

Irakurri Gehiago

Instagram

  • EUS: Egun on! Gaur eguraldi ederra daukagu, ibilaldi bat egiteko aukera paregabea. Gainera, bidean laguntxoak egin ditzakegu.
CAS: ¡Buenos días! Hoy tenemos un tiempo buenísimo, una oportunidad perfecta para dar un paseo. Además, podemos hacer amigos por el camino.
#visitgorliz #igerseuskadi #igersbilbao #gorliz #horse #nature #portrait #animals #travel #wanderlust #basquecountry #basquecoast #mountain #trek
  • 🔥🌅🌈 #visitgorliz #sunset
Eus: Ilunabar koloretsuenak Gorlizen aurkitu itzazu.
Es: los atardeceres más coloridos en Gorliz
  • #paradise #bayofbiscay #keepcalm #naturelovers
  • EUS: Noren omenez egin zen ospitaleari begira dagoen estatua?
CAS: ¿En honor a quién se hizo la estatua que está mirando al hospital?
#visitgorliz #gorliz #astondo #history #hospital #travel #igersbilbao #igerseuskadi #culture #statue #sea #seasideview #basquecountry #basquecoast #visituribe #visitbiscay
  • E G U N O N !
¡ B U E N O S D Í A S !
#visitgorliz #basquecountry #visituribe #igersbilbao #forest
#trek #travel #nature #seaside #walk #wanderlust #igerseuskadi #destination #gorliz

Síguenos

Twitter

Jaso itzazu plan guztiak zure posta elektronikoan
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar