GORLIZ EZAGUTU

Hondartza

Gorliz, eguzki ordu gehien duen Bizkaiko udalerria izanda, mikroklimaz gozatzen dugu. 842 metroko hedadurarekin, Bizkaiko hondartzen artean hareatza handienetarikoa dauka Gorlizko hondartzak. Gainera, maskor itxuradun badiagatik babestuta dagoenez, euskal itsasertzeko seguruetariko eta ikusgarrietarikoa da.

Hondartza honeta mota askotariko ur kirolen eskaintza aurkituko duzu eta, Gorlizen erdigunetik oso hurbil dagoenez, herria bisitatzeko eta bere lokaletan zerbait hartzeko edota dendetan erosketak egiteko aukera duzu.

Informazio gehiago

Ekintzak

Gorliz turismo aktiborako helmuga da. Kirol ekintza askotariko eskaintzak ditugu, itsaslabar, hondartza eta naturadun kostaldeko ingurune paregabean egiteko.

Adina ez da aitzakia, denontzat dago! Zure esperientzia gure kultura eta gastronomia eskaintzarekin konbina ezazu eta ilunabar eder bat ikusiz gozatu.

Informazio gehiago

Jaiak

Herritarrek nahiz udatiarrek zein bisitariek, dena ematen dute ospakizunetan. Hauetan gastronomia lehiaketaz, euskal dantzaz zein kontzertuetaz gozatu daiteke egun nahiz gauez.

Jaiak, euskal kultura eta tradizioak ezagutzeko aukera apartak dira. Seguru Gau Pasa zer den ulertuko duzula. Eta Jota dantzatzen ikasten baduzu?

Informazio gehiago

Gastronomia

Gorlizen gastronomiak eskaintza zabala du, sukaldaritza tradizional zein pintxoetan oinarritutako sukaldaritza topatu ahal izango duzu Gorlizko taberna zein jatetxeetan. On egin esaeraren benetako esanahia ulertuko duzu!

Urtean zehar ospatzen diren gastronomia jai eta jaialdiak, artisau garagardoa, primerako txakolina eta giro onez gozatzeko aukera apartak dira.

Informazio gehiago

Ondarea

Itsasoarekiko hurbiltasunak eratu zuen Gorlizen nortasuna. Badiaren defentsarako, XVIII. mendean eraikitako bi gotorleku zituen. Azkenaren, Askorriagako Gotorlekuaren aztarnak, gaur egunerarte iraun dute

Itxas Erietxean eta eraikuntza erlijiosoek osatzen dute bere ondarea.  Bere klima onak XX. mendean Gorlizeko erietxearen, ala nola udarako etxebizitzen eraikuntzak sustatu zituen, udalerria turismorako lekuan bilakatuz.

Informazio gehiago

Ingurunea

Gorlizen inguruan monumento itzelak, natura eta esperientzia paregabeak aurkituko dituzu.

Gorlizko euskal ohituretan eta ondarean barneratu zaitez. Ikusi eta sentitzeko askoz gehiago duzu oso gertu.

Informazio gehiago
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar