Dastatuarte 2018


 

DastatuArte Uztailak 6, 7 eta 8

Dastatuarteren lehenengo edizioa hemen daukazue eta irauten duen hiru egunetan zehar (uztailaren 6,7 eta 8an) tailerretan parte hartzeko eta ikuskizun ezberdinak ikusteko aukera izango duzue, heldua zein umea izanik.

Dastatuarte aurreko urteetan Gorlizen ospatutako beste bi jaialdi batu izanaren emaitza da: Dastatu eta Umore Gauak. Lehenengoan gastronimia da nagusi eta bigarrenean era askotako ikuskizun artistikoak.
Urte honetan bi jaialdien onena hartu eta horrela sortu dugu ekintza gastronimiko eta artiskoz betetaegongo den uztaileko lehen hasteburu oso hau(6-8). Gozagarri aurkituko duzuela uste dugu.

Jaialdi honi hasiera emateko lehenengoz aurkezpen labur bat egingo da eta bertara hurreratzen direnek txapelketan parte hartuko duten pintxoak dastatu ahal izango dituzte, Vinos Mendia ardoko kopa eskuan, zuzeneko ikuskizunetaz gozatzen duten bitartean. Lehenengo ekintza hau elizako enparantzan egongo den “BIZI karpa”-n egingo da.

Dastatuarten egongo diren ekintza gehienak herrian zehar dauden “ezpazio” eta “Korner”-etan izango dira. Korner-ak alfombra oriekin markatuta egongo dira, liburuxkan ikusi daitekeen bezala. Zona hauetan era askotako ekintzak ospatuko dira: talo eta crp tailerrak, ardo dastaketak, erakusketak eta beste hainbat aktibitate. Jaialdian egongo direnen artean Jon Andoni Rementeria izango dugu, urte honetako estatuko sumillerren txapelduna, bere eskutik bizkaiko 3 txakolin ezberdin dastatzeko aukera izango duzue. Hiru egunak aktibitate gastronomiko eta artistikoz beterik egongo dira eta hiru gabak antzerki ikuskizuank izango dituzte; Ez dok hiru, Al tran tran, Ahora! Teatro Clown. Ekintza batzuetan izen-emateko zerbait ordaindu behar da eta edikiera mugatua daukate beraz, joan zaitez korrika eta apuntatu zaitez Gorlizko turismo bulegoan!

Gainera, inguruko zenbait jatetxek, jaialdia dela eta, plater bereziak eskaitzen dituzte eta pintxo txapelketa ere ospatuko da non, 3 pintxo baino gehiago dastatu duten pertsonek sari ezberdinen zozketan sartzeko aukera izango dute.
Ikus dezakezuenez, Michelin izarren duina den jaialdi gastronomiko-artistikoa prestatzen ari gara.
¡Ahal duzun sapore guztia ateraiozu Dastatuarteri!

 

 

Aktibitate hauek zeintzuk diran jakin nahi duzu? Hemen jeitsi dezakezu programa laburtua.

Gure Facebook-ean jarrai dezakezu ekitaldia  Ez ezazu ezer galdu!

*Ekintza batzuk plaza kopuru mugatua dute.

**Hauetan izen-emateak egiteko, jarri Turismo Bulegoagaz kontaktuan:

Tel: 946774348

E-mail: info@visitgorliz.com

 

 

 

 

 

Compartir:
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar