Fiestas de Santiago 2018


 

SANTIAGO JAIAK

Zaila omen da berria eta zaharraren arteko oreka mantentzea, baina Gorlizko Santiago jaiek gauza biak arrakastaz nahas daitezkeela frogatzen dute.
Izan ere, egun hauetan zehar Santuaren omenezko tradiziozko mezak, Gorlizko abesbatzaren kantuak , euskal dantzak eta eskulangintza azoka bezalako jarduera tradizionalek umeentzako parkeak, play-back eta beste hainbat ekintzekin bat egiten dute herriko jairik garrantzitsuena ospatzeko.

Ohikoa denez, Santiago jaiak pregoia irakurri eta festa guztietan ezinbestekoa den txupinazoa botatzean hasten dira. Hori da Gorlizko biztanleek eta bisitari askok urte osoan zehar itxaroten duten momentua, entretenimenduz betetako astea irekitzen baitu, adin guztientzako ikuskizun eta jarduerekin.

Txikienak puzgarrietan jolasten, play-back lehiaketan eta jaitsieran ederki pasatzen duten bitartean, nagusiek abesbatzaren kantuak entzuten eta herri bazkari zein lehiaketa gastronomiko ezberdinetan parte hartzen gozatzen dute.

Jolas eta jai giro honetan ere, zeregin garrantzitsua dute lagun-taldeek edo, Euskal Herrian esaten dugun bezala, koadrillek. Termino hau, ordea, “lagun” hitzaren esanahitik haratago doa, bizitza osoan zehar zure ondoan egon den pertsona-taldeari egiten baitio erreferentzia, bigarren familia baten modukoa. Eta koadrilla horiek bizitasun handiarekin parte hartzen dute jaietan, euren poza eta gozatzeko gogoa ekarriz.

Gainera, gazteen grinak ere oso kontuan hartzen direnez, eguneko ekintzak gauean egindako beste hainbatekin konbinatzen dira, esaterako, zezensuzkoa edo kontzertuak.

Zatoz gure jaietara eta gozatu!

Ikusi jaien egitaraua

 

 

Compartir:
© 2019 Gorlizko Udala | Legezko oharra I Lege oharra – Pribatutasun politika I Cookien politika

Web orri honek cookie propioak eta hirugarreneak erabiltzen ditu zure erabiltzaile esperientzia hobetzeko eta web analitika egin ahal izateko. Nabigatzen jarraituz gero gure cookie politika onartzen duzu. Informazio gehiago

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar